39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S P R O N C E D A

2002ko karga-tasen onespena

Esproncedako Udalak, 2001eko abenduaren 19ko osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.ean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz:

Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 2/1995 Foru Legean ezarrritakoari jarraikiz, ondoko karga-tasa, indize eta portzentajeak ezartzea erabaki zen osoko bilkuran:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: ehuneko 0,35.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: ehuneko 0,60.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergako tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: ehuneko 2.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urte tarte guztietarako indize bakarra ezarriko da, ehuneko 2,5ekoa, bai eta karga-tasa bakarra ere, ehuneko 14koa.

6.-Zirkulazioaren zergarako tasa: Foru Legeak onetsiko duen hori bera.

Erabaki honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esproncedan, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkate udalburua, José Luis Fernández Irisarri.

Iragarkiaren kodea: A0201889