39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

San Miguel industrialdeko D-4 lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Villatuertako Udalak, 2002ko otsailaren 8an egindako osoko bilkuran, aho batez, erabaki hau hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea Villatuertako industrialdearen Plan Partzialeko D-4 lurzatia berrantolatzeko xehetasun azterlana, Talleres Goldebi, S.L. enpresak sustatu duena.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea, hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietako batean argitaratuz, hura aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Villatuertan, bi mila eta biko otsailaren hamalauan. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0201886