39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

Hileta zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala hasiera batez onetsirik

Villatuertako Udalak, 2002ko otsailaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hileta zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala eta agindua eman zuen hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko informaldia hasteko, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean jarriz. Epe horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak egiten ahalko dituzte.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Villatuertan, bi mila eta biko otsailaren hamalauan. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0201885