39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

2002. urteko aurrekontua eta betearazpen oinarriak hasiera batez onetsirik

Villatuertako Udalak, 2002ko otsailaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002. ekitaldiko aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak. Jendaurrean egonen dira, Udalaren idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Villatuertan, bi mila eta biko otsailaren hamalauan. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0201883