39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

2002ko lan-egutegia eta lanerako balio gabeko egunak onestea

Fontellasko Udalak, 2002ko otsailaren 14ko osoko bilkuran, erabakia hartu zuen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2002ko lan-egutegia onesteko. Horretarako oinarritu zen urteko lanordu kopuruan eta lanaldia banatzeko irizpideetan, gaur egun abenduaren 26ko 597/95 Foru Dekretuan ezarrita dauden haietan.

Horrenbestez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileek 2002ko astegunetan jai izanen dituzten egunak:

Urtarrilak 1, Urteberri eguna.

Martxoak 19, San Jose eguna.

Martxoak 28, Ostegun Santua.

Martxoak 29, Ostiral Santua.

Apirilak 1, Pazko Biharamuna.

Maiatzak 1, Langileen eguna.

Uztailak 25, Santiago eguna.

Abuztuak 15, Ama Birjinaren Jasokundea.

Irailak 5 eta 6, Arrosarioko Ama Birjinaren festak.

Urriak 12, Espainiako jaiegun nazionala.

Azaroak 1, Domu Santu eguna.

Abenduak 3, San Frantzisko Xabier, Nafarroaren Eguna.

Abenduak 6, Konstituzioaren eguna.

Abenduak 25, Eguberri eguna.

Lanerako balio gabeko egunak izanen dira 2002ko igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 1a; martxoaren 19a, 28a eta 29a; apirilaren 1a; maiatzaren 1a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; irailaren 5a eta 6a; urriaren 12a; azaroaren 1a eta abenduaren 3a, 6a eta 25a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, bi mila eta biko otsailaren hamabostean. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: A0201880