39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A B A I E N

Hasierako onespena 2002ko aurrekontuari

Labaiengo Udalak, 2002ko otsailaren 5ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1.-Hasiera batez onestea Udalaren 2002 ekitaldiko aurrekontu bakarra.

2.-Betearazteko oinarriak onestea.

3.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276-1 artikuluan, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18.ean xedatutakoa aplikatuz, jendaurrean jartzea 15 egun baliodunerako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia paratuz, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Labaienen, bi mila eta biko otsailaren hamabostean. Alkatea, Francisco Javier Vértiz Erasun.

Iragarkiaren kodea: A0201879