39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

30/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, María Teresa Santesteban Iribarren andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Enpresan Bideratzeko Bulegoko Burutzaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Teresa Santesteban Iribarren andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Enpresan Bideratzeko Bulegoko Burutzaren kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu hau interesatuari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0202786