39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Udal honek, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Sailak 2002ko otsailaren 11n hartutako Erabakiarekin bat, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betetzearren, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hautatu behar ditu. Horregatik, honako hau iragartzen da:

Herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargurako hautatuak izateko interesa dutenek Botere Judizialari buruzko aipatu Lege Organikoaren 302. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte:

1.-Nazionalitatez espainiarra izatea.

2.-Adinez nagusia.

3.-Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan aipatzen diren ezgaitasunetako bakar bat ere ez izatea.

Interesatuek hilabeteko epea dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, beren eskabidea Ablitasko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkezteko (kale Nagusia, 78), bertan izen-deiturak, adina, lanbidea eta helbidea adierazita.

Udalak hautatuko ditu, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ablitasen, bi mila eta biko otsailaren hamalauan. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0201878