39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A I T Z

Herrilurretako larreak enkantean, % 20ko beherapenarekin

Xedea: Kontzejuko herrilurretako larreak enkantean ematea.

Adjudikazio bidea: enkante publikoa, "plegu itxien" bidez.

Hasierako prezioa: 1.683 euro (280.000 pezeta) urtean.

Errentaren epea: 8 urte.

Behin-behineko fidantza: 80 euro.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 2002ko apirilaren 12ko arratsaldeko zortziak arte, herriko alkatearen etxean.

Proposamen ekonomikoen irekiera: Olaibarko Udalaren bilkura aretoan (Olaben), 2002ko apirilaren 13an, larunbatez, arratseko zazpietan, jendaurrean.

Espedientearen publizitatea: baldintzen plegua, iragarkiaren eredua, etab. interesatuen eskura egonen dira, Kontzejuko alkatearen etxean.

Olaitzen, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkatea, Santiago Villanueva Gurbindo.

Iragarkiaren kodea: A0202805