39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N U E

Anue, Lantz, Odieta eta Olaibarko ehiza Mankomunitateko ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da Anueko udal bulegoetan, Olaguen, jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko alderdiak: Anue, Lantz, Olague, Leazkue, Etulain, Ostitz, Zandio, Otsakain, Olabe, Anozibar, Ziaurritz, Erripa, Gendulain, Latasa.

Olaguen, bi mila eta biko martxoaren zortzian. Alkatea, Antonio Senosiáin Artozqui.

Iragarkiaren kodea: A0202804