39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

S-D unitatearen mugapena hasiera batez onetsirik

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko martxoaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, Antsoaingo Udal Planeko S-D sektoreko exekuzio unitatearen mugapena aldatzeko proiektua; beste zehaztapen batzuen artean, lankidetza ezarri da hirigintzako jarduketa sistema gisa.

Uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Antsoainen, bi mila eta biko martxoaren hogeian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0203033