39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Laguntza teknikoa adjudikaturik

Oibarko Udalak, 2002ko otsailaren 22an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen Echeverría Dancausa Asociados, S.L. enpresari -Iruña, Lizarra kalea, 8, 8.a eskuina helbide soziala duenari- adjudikatzea kontratu hau: Oibarko Udaletxe plazako murrua sendotzeko eta plaza hori urbanizatzeko lanen proiektuak prestatzea, obra zuzendaritza eta segurtasuna eta osasuna koordinatzea. 12.000 euroan (BEZa barne) izan da adjudikazioa.

Oibarren, bi mila eta biko martxoaren seian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0202857