39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Berako Udaleko zerbitzu aunitzetako langilearen lanpostu bat, lan-kontratudun finko gisa, oposizio bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2002ko otsailaren 26an Berako Udaleko alkate udalburuak emandako ebazpenaren bitartez, honako hau onetsi zuen:

1. Berako Udaleko zerbitzu aunitzetako langilearen lanpostu bat, lan-kontratudun finko gisa, oposizio bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea.

Izangai onartuak:

ERRAZKIN ZABALETA, JOSE MARTIN

ETXEPARE IPARRAGIRRE, XABIER

IRADI TEJERIA, GARIKOITZ

LANZ APEZTEGUIA, JOSE JUAN

LEIZA MITXELENA, JUAN CARLOS

MITXELENA URROZ, MARIA

TABERNA AGESTA, JOSE JAVIER

Izangai baztertuak:

ERRANDONEA ALTZUGUREN, FAUSTINO

GALLEGO HEREDIA, JESUS MANUEL

Aurkeztutako eskabidea deialdiko I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu ez zaiolako.

2. Izangai baztertuek, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar laneguneko epearen barrenean erreklamazioak egin ditzakete eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.

3. Epaimahaiko kideak izendatzea. Ondoko hauek dira:

-Mahaiburua: Jesus Jose Goya Echeverria, Berako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Javier Leiza Oteiza, Berako Udaleko zinegotzia.

-Mahaikidea: Oskia Baraibar Telletxea, Cederna-Garalur-eko teknikaria.

Ordezkoa: Asun Zelaia Iturria, Cederna-Garalur-eko teknikaria.

-Mahaikidea: Virgilio Musgo Garde, Toki Ona Institutuko irakaslea.

Ordezkoa: Félix Unsión Pabolleta, Toki Ona Institutuko irakaslea.

-Mahaikidea: Juan María Aleman Irungaray, arkitekto teknikoa.

Ordezkoa: Juan Ignacio Oyarzabal Lecuona, arkitektoa.

-Mahaikide-idazkaria: Pilar Chueca Intxusta, Berako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Andoni Esparza Leibar, Lesakako Udaleko idazkaria.

4. Deialdiko 5.1 puntuan aipatzen den "Oposizioa 2002ko otsailean hasiko da, gutxi gorabehera" aldatzea; horrela, otsailean izan ordez, apirilean hasiko da.

5. Ebazpen honen berri epaimahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beran, bi mila eta biko martxoaren bostean. Behin- behineko alkatea, Javier Leiza Oteiza.

Iragarkiaren kodea: A0202745