39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T Z A

Obren lehiaketa

Izuko Kontzejuak, 2002ko otsailaren 3ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, honako obra hauek kontratatzeko lehiaketarako deia egin du: eskola zaharrak eraitsi eta Izuko Kontzeju etxea eraikitzea. Hona hemen baldintzak:

Kontratuaren xedea: eskola zaharrak eraitsi eta Izuko Kontzeju etxea eraikitzeko lanak kontratatu eta egitea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: 156.664,40 euro (26.066.763 pezeta).

Lanak egiteko epea: 10 hilabete.

Eskabideak aurkezteko: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita seigarren egunera arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak. Klausula horiek eta proiektua lizitatzaileen eskura daude "Copia" dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña).

Izun, bi mila eta biko martxoaren zortzian. Kontzejuko burua, José Angel Ramírez de Ganuza.

Iragarkiaren kodea: A0202762