39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa, Udal Kiroldegia berritzeko obrak adjudikatzeko

Gobernu Batzordeak hilabete honen 6ko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, lehiaketa honetarako baldintzen plegua onetsi da: Udal Kiroldegia berritzeko obren adjudikazioa, gehienez ere 307.355,60 eurotan (51.139.669 pezeta), BEZa barne.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu ahalko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, betiere bulego horietan dagoen baldintzen pleguari jarraituz. Interesatuek kopia eskuratu ahalko dute.

Barañainen, bi mila eta biko martxoaren zortzian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0202761