39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betetzeko eta hartan ezarritako ondorioak sortzeko, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko otsailaren 4ko 13:00etan, aurkeztu direla "Asociación Navarra de Empresas Organizadoras Profesionales de Congresos" izeneko erakunde profesionalaren estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta lanbide eremuak hartzen ditu askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten eta jardun horretan diharduten enpresariak.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak María Dolores Vicente Alzuaz (Congresos Navarra, S.L.) eta María Nagore (Grupo Intro, S.A.) andreak dira.

Hori guztia interesatuek jakin dezaten ematen da aditzera; eta honi buruz egokia iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute idatziz, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren bostean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0201361