39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

254/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Antzinibarko Arau Subsidiarioak 1. poligonoko 708A lurzatian aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena. Aldaketaren helburua lurzati hori industriarako lurzoru urbanizagarri bihurtzea da.

Antzinibarko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dezaten.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, baina zehaztapen hauek eginda:

-Urbanizazio proiektuari Azterlan Arkeologiko bat erantsi beharko zaio, non ondare arkeologikoa babesteko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak 2001eko maiatzaren 16an egindako txostenean finkatutako neurriak bildu beharko baitira.

-Aurreikusitako aparkatokien kopurua eraikitzen diren behegainen azaleraren arabera handituko da.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Antzinibarko Arau Subsidiarioak 1. poligonoko 708A lurzatian aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, Foru Agindu honen azalpen zatian adierazitako zehaztapenak eginda betiere. Aldaketaren helburua lurzati hori industriarako lurzoru urbanizagarri bihurtzea da.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraituz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Foru Agindu hau Antzinibarko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamalauan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0201757