39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

251/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Cintruenigoko Udal Plana aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Cintruenigoko Udalak Udal Planean honako aldaketa hauek sartzeko espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dezaten:

-Zerri-hazkuntzarako instalazio edo ustiategien baldintzak aldatzea.

-Eraikuntzako h-p-a tipologia 3. poligonoko 1521, 1522, 1549, 1550 eta 1551. lurzatietan aplikatzea.

-Eraikuntzako h-p-a tipologiarako finkatuta dagoen nahitaezko atzeraeramatearen baldintzak aldatzea.

-Udal Plana 11. Exekuzio Unitatea garatzen duen planeamenduari egokitzea.

-Zerri-hazkuntzako ustiategietarainoko distantzia aldatzea.

-Erdisotoen altuera aldatzea.

-Lurzati pribatiboetan arbolak landatzeari buruzko zehaztapen bat sartzea.

-Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Cintruenigoko Udal Plana aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraituz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Foru Agindu hau Cintruenigoko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamalauan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0201754