39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

191/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Honen bidez onesten da "Sarriguren Ekohirian" Berrikuntzaren Hiriaren lehen fasearen hirigintza-kudeaketaren proiektua, "Sarriguren Ekohiria" Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala garatzeko.

Behin betiko onespena jaso dutenez "Sarriguren ekohiria" Udalez gaindiko Plan Sektorialak, exekuzio unitatearen mugapenak eta haren zehaztapenak garatzeko tresna den urbanizazio proiektuak, jarduketak ukituko dituen ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera eman zaio, aktak egin ondoren urbanizazioari ekiteko.

Jarduketatik sortutako lurzatiak eta haien egoera juridiko-urbanistikoa zehazten dituen Planaren exekuzio eremuaren aldaketa jasotzeko, "Sarriguren Ekohirian" Berrikuntzaren Hiriaren lehen fasearen hirigintza- kudeaketaren proiektua prestatu da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 138. artikuluan eta Sarrigurengo udalez gaindiko planeamendu sektorialak ukituriko eremua besterentzeko prozesua arautzen duen abenduaren 29ko 14/2000 Foru Legeko azken xedapenetako lehenean agintzen denarekin bat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari dagokio "Sarriguren Ekohirian" Berrikuntzaren Hiriaren lehen fasearen hirigintza-proiektua onestea.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen didan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hasierako onespena ematea "Sarriguren Ekohirian" Berrikuntzaren Hiriaren lehen fasearen hirigintza- kudeaketarako proiektuari, eta jendaurrean paratzea hamabost egunez. Epe horretan edonork egoki iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak aurkezten ahal ditu, idatziz. Horretarako, interesatuek proiektua eskura izanen dute Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko 2. oinean).

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako zabalpen handieneko egunkarietako batean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura, Eguesibarko Udalera, Olazko Kontzejura eta Sarrigurengo Kontzejura, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren zazpian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0201538