39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

30/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, "Lan orientazioaren sarea" izenarekin fitxategi informatizatu bat sortzen duena.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak datu pertsonalak dituzten fitxategi informatizatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpekoak, arautzen ditu.

Aipatu 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluak xedatzen du fitxategien ezaugarriak aldatu eta bertan behera utziko direla, eta fitxategiak sortu ere bai, fitxategiaren ardura duen unitatea zer Departamenturen menpe edo zer Departamenturi atxikirik egon, hango kontseilariaren Foru Aginduaren bidez.

Horrenbestez, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikulua betez, "Lan orientazioaren sarea" izeneko fitxategia sortzea.

Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak.

Nafarroan Lanbide Heziketa egin duten pertsonak lan munduan txertatu eta orientatzea, hala nola haien lan-txertatzearen eta okupazio-mailaren jarraipena egitea.

Ukituriko pertsona eta taldeak.

Nafarroan Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten pertsonak eta horientzako lana eskaintzen duten enpresa edo entitateak.

Datuak biltzeko prozedura.

Datuak nork emanen dituen: interesatuak berak.

Datuak nola bildu: Lanbide Heziketako inprimaki eta kudeaketa programaren bidez.

Erabili beharreko euskarria: papera eta euskarri informatikoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.

Identifikazio datuak:

N.A.N.

IZEN-ABIZENAK.

HELBIDEA (POSTAKOA, ELEKTRONIKOA).

TELEFONOA.

SINADURA.

IRUDIA.

Bestelakoak:

GURE ZERBITZUA ESKATZEN DUEN ENPRESA EDO ENTITATEAREKIN HARREMANETAN SARTZEKO PERTSONAREN IZEN-ABIZENAK.

Datu pertsonalak:

JAIOTEGUNA.

ADINA.

SEXUA.

DATU SOZIALAK:

LIZENTZIAK, BAIMENAK.

Bestelakoak:

Lan egoera, ibilgailua, bidaiatzeko aukera eta gida- baimenaren mota.

Datu akademiko eta profesionalak:

Prestakuntza, titulazioak.

Ikaslearen historiala.

Lan esperientzia.

Merkataritzako informazioari buruzko datuak.

Bestelakoak:

Enpresentzat bakarrik: langile kopurua, eskatutako lanpostuaren azalpena, behar duten eskakizuna eta enpresa, entitate edo erakundearen jarduera.

Datu pertsonalen lagapenak:

Ukituen baimenarekin:

PROFESIONAL HORIEK ESKATZEN DITUZTEN ENPRESA, ENTITATE ETA ERAKUNDEAK.

Fitxategiaz arduratuko den unitate organikoa:

IKASKETEN ANTOLAMENDU ETA LANBIDE HEZIKETAREN ZERBITZUA.

Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atala.

Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:

IKASKETEN ANTOLAMENDU ETA LANBIDE HEZIKETAREN ZERBITZUA.

Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atala.

Segurtasun neurriak.

Erdi mailakoak izanen dira.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau igortzea Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuko Informazioaren Metodologia eta Segurtasun Zerbitzura, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera eta Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalera.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0201550