39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

138/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, oztopo arkitektonikoak desagertarazteko asmoz Iruñeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko espedientea, Udalak berak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Iruñeko Udalak Iruñeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko espedientea aurkeztu dio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, behin betikoz onetsia izan dezan. Aldaketaren helburua oztopo arkitektonikoak desagertaraztea da, ondokoen bitartez:

a) Kaleetako obrak: Urbanizazioaren gaineko Ordenantza Orokorra aldatzea 41. eta 47. artikuluetan. Bigarren Sekzioaren izenburua aldatzen da eta Hirugarren Sekzioa sortzen da, 59 eta 60. artikuluekin.

b) Igogailuak jartzea:

-Aldatu egiten da Hirigintzako Araudi Orokorra, 88. artikuluan eta 79.2.2 artikuluan.

-Etxegintzaren Ordenantza Orokorra aldatzen da 8. artikuluko azken paragrafoan eta 9. artikuluko 6. paragrafoan.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Oztopo arkitektonikoak desagertarazteko asmoz Iruñeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko espedientea, Udalak berak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

3. Iruñeko Udalari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0201362