39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

268/2002 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etako pasaguneak kentzea, Caparrosoko udalerrian" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etako pasaguneak kentzea, Caparrosoko udalerrian" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontra7uaren xedea: "Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etako pasaguneak kentzea, Caparrosoko udalerrian" proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 18.000 euro.

-Egiteko epea: bi hilabete.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko apirilaren 29a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2001eko maiatzaren 13ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ........... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo .......... ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etako pasaguneak kentzea, Caparrosoko udalerrian" proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren eta lizitazio horretako agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............ (zenbakiz eta letraz) ........... euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0203031