39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

352/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, 2002. urtean, Basartea, S.L.ri adjudikatzen dizkiona Arruazu, Arbizu eta Lakuntzako udaletako auzo mendiak antolatzeko proiektua eta haien erabilera arautzeko azterlana, 67.523,96 eurotan.

Irailaren 20ko 1087/2001 Foru Aginduaren bitartez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Arruazu, Arbizu eta Lakuntzako udaletako auzo mendiak antolatzeko proiektuaren eta haien erabilera arautzeko azterlanaren kontratazio espedientea onetsi zuen, baita 71.941,15 euroko gastua (BEZa barne) ere, horretarako. Gastu hori bitan banatu zen: 7.194,11 euro "Mendien Antolaketa" izeneko 330100-31200-6092-533500 kontusailaren kargura, 2001eko gastuen aurrekontutik, eta 64.747,03 euro, 2002ko kontusailaren kargura.

Ingurumen zuzendari nagusiak, azaroaren 21eko 2825/2001 Ebazpenaren bitartez, Kontratazio Mahaia izendatu zuen.

Alabaina, lan horiek ezin izan direnez 2001 urtean adjudikatu, Ingurumen zuzendari nagusiak, urtarrilaren 10eko 17/2002 Ebazpenaren bitartez, 2001eko zenbatekoa kendu zuen 2001eko konpromisotik; beraz, orain, 2002ko aurrekontua handitu behar da.

Erantsitako akten eta dokumentazioaren arabera, Mahaiak lehian diren 6 enpresen dokumentazioak egiaztatu ditu, proposamen ekonomikoak ireki eta eskaintzak baloratu, eta Basartea, S.L. izenekoa (aurkeztu proiektuaren soluzioa) hautatu da, B-31/565377 IFZ duena. Beraz, hari adjudikatzea proposatu da, 2002an, Arruazu, Arbizu eta Lakuntzako udaletako auzo mendiak antolatzeko proiektua eta haien erabilera arautzeko azterlana prestatzeko lana, 67.523,96 eurotan (% 16ko BEZa barne); hau da, hasierako aurrekontua baino % 6,14 merkeago.

Ikusirik Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren baimena, bera baita FEOGAko Berme Atalaren kargura ordaintzeko baimena eman dezakeen unitate eskuduna, maiatzaren 14ko 116/2001 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz,

Ikusirik Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzakoan duen kontu-hartzailearen txostena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bitartez, emandako eskudantzia erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2002 urtean, Basartea, S.L.ri adjudikatzea - (B-31/565377 IFZ; Iruña) Arruazu, Arbizu eta Lakuntzako udaletako auzo mendiak antolatzeko proiektua eta haien erabilera arautzeko azterlana prestatzeko lana, 67.523,96 eurotan, "Mendien Antolaketa" izeneko 330100-31200-6092-533500 kontusailaren kargura, 2002ra luzatu 2001eko aurrekontutik.

2. Gastuari 2.776,93 euro gehitzeko baimena ematea, "Mendien Antolaketa" izeneko 330100-31200-6092-533500 kontusailaren kargura, 2002ra luzatu 2001eko aurrekontutik.

3. Adjudikazio hartzaileari adieraztea, baldintza administratibo partikularren pleguko 9. klausularen arabera, lanak hasi aurretik, adjudikazio prezioaren % 4ko fiantza jarri beharko duela, eskudirutan, banku abal batean edo Nafarroako Zorraren tituluetan.

4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 114 eta 115. artikuluei jarraituz.

5. Ebazpen hau Basartea, S.L.ri jakinaraztea, Ingurumeneko Kontrol Administratiboaren Atalari, Ingurumeneko kontu-hartzaile delegatuari, Mendi Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan.-Ingurumen zuzendari nagusia, Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0201541