39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

351/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, 2002. urtean, Ekilan Forestal, S.L.ri (B-31/670730 IFZ) adjudikatzen dizkiona Ultzamako Udaleko auzo mendiak antolatzeko proiektua eta haien erabilera arautzeko azterlana, 84.355,65 eurotan.

Irailaren 20ko 1088/2001 Foru Aginduaren bitartez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ultzamako Udaleko Mortua mendia antolatzeko proiektuaren eta haren erabilera arautzeko azterlanaren kontratazio espedientea onetsi zuen, baita 89.851,31 euroko gastua (BEZa barne) ere, horretarako. Gastu hori bitan banatu zen: 1.495.000 pezeta "Mendien Antolaketa" izeneko 330100-31200-6092-533500 kontusailaren kargura, 2001eko gastuen aurrekontutik, eta 80.866,18 euro, 2002ko kontusailaren kargura.

Ingurumen zuzendari nagusiak, azaroaren 21eko 2824/2001 Ebazpenaren bitartez, Kontratazio Mahaia izendatu zuen.

Alabaina, lan horiek ezin izan direnez 2001 urtean adjudikatu, Ingurumen zuzendari nagusiak, urtarrilaren 10eko 18/2002 Ebazpenaren bitartez, 2001eko zenbatekoa kendu zuen 2001eko konpromisotik; beraz, orain, 2002ko aurrekontua handitu behar da.

Erantsitako akten eta dokumentazioaren arabera, Mahaiak lehian diren 6 enpresen dokumentazioak egiaztatu ditu, proposamen ekonomikoak ireki eta eskaintzak baloratu, eta Ekilan Forestal, S.L. izenekoa (1. alternatiba) hautatu da, B-31/670730 IFZ duena. Beraz, hari adjudikatzea proposatu da, 2002an, Mortua mendia antolatzeko proiektua eta haren erabilera arautzeko azterlana prestatzeko lana, 84.355,65 eurotan (% 16ko BEZa barne); hau da, hasierako aurrekontua baino % 6,12 merkeago.

Ikusirik Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren baimena, bera baita FEOGAko Berme Atalaren kargura ordaintzeko baimena eman dezakeen unitate eskuduna, maiatzaren 14ko 116/2001 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz,

Ikusirik Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzakoan duen kontu-hartzailearen txostena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bitartez, emandako eskudantzia erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2002 urtean, Ekilan Forestal, S.L.ri adjudikatzea (B-31/670730 IFZ; Iruña) Ultzamako Udaleko Mortua mendia antolatzeko proiektua eta haren erabilera arautzeko azterlana prestatzeko lana, 84.355,65 eurotan, "Mendien Antolaketa" izeneko 330100-31200-6092-533500 kontusailaren kargura, 2002ra luzatu 2001eko aurrekontutik.

2. Gastuari 3.489,5 euro gehitzeko baimena ematea, "Mendien Antolaketa" izeneko 330100-31200-6092-533500 kontusailaren kargura, 2002ra luzatu 2001eko aurrekontutik.

3. Adjudikazio hartzaileari adieraztea, baldintza administratibo partikularren pleguko 9. klausularen arabera, lanak hasi aurretik, adjudikazio prezioaren % 4ko fiantza jarri beharko duela, eskudirutan, banku abal batean edo Nafarroako Zorraren tituluetan.

4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 114 eta 115. artikuluei jarraituz.

5. Ebazpen hau Ekilan Forestal, S.L.ri (B-31/670730 IFZ) jakinaraztea, Ingurumeneko Kontrol Administratiboaren Atalari, Ingurumeneko kontu-hartzaile delegatuari, Mendi Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan.-Ingurumen zuzendari nagusia, Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0201540