39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 20koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako, ekipamendu mikroinformatikoaren 3. lotearen hornidura prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 3. lotearen hornidura kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 3. lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea (2002/27 espediente zenbakia).

-Izapidaketa: arrunta.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 228.981,74 euro.

-Egiteko epea: 20 egun natural edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

-Proposamenen aurkezpena: 2002ko apirilaren 24a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2-behea, Iruña) bulego egun- orduetan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko maiatzaren 6ko 10:30ean, Zerbitzu horretako bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafê Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0203032