39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 28koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, 2002. urterako, Nafarroako Gobernuko Argitalpenen Fotokonposizio eta Filmazio edo Estampazio lana (1, 2, 3, 4 eta 5. loteak) Paginación Informática, S.L. enpresari esleitzen diona, prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez.

Indarra duen legerian xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak, 2001eko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

-Xedea: Nafarroako Gobernuko Fotokonposizio eta Filmazio edo Estanpazio lana (1, 2, 3, 4 eta 5. loteak), 2002. urtean.

-Esleitzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketa publikoa.

-Esleipenaren prezioa: 45.000 euro.

-Esleipen-hartzailea: Paginación Informática, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ángel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0201553