39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

68/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana. Honen bidez onesten dira Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren 349 eredua eta haren barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriez ordezteko diseinu fisiko eta logikoak.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak irailaren 12an emandako 232/2001 Foru Aginduak onetsi zituen Batasun barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren eredua eta haren barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriez ordezteko diseinu fisiko eta logikoak, abuztuaren 16ko 672/1993 Foru Aginduak onetsitako eredua ordezteko. 232/2001 Foru Agindu hori onesteko funtsezko arrazoia izan zen eredu hori Espainiak Europako moneta bakarra onartzeari egokitu beharra.

Orain Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtuaren eredu hori tributupekoek aurkeztutako aitorpen informatiboetako informazioaren tratamendu informatikorako ezarritako ildoetara egokitu beharrak edukia aldatzera behartzen du. Ildo horretatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien baldintza eta diseinuak parekatzen dira Zerga Administrazioari aurkeztu behar zaizkion beste informazio aitorpen batzuekin. Horrela, emandako informazioaren tratamendu egokiagorako aukera ematen da eta tributupekoei informazio betebeharra errazten zaie.

Gainera, adierazi behar da Foru Agindu honen bidez onesten den aitorpen eredua 2002ko lehen hiruhilekoari dagokion aitorpena egiteko erabili behar dela lehenbiziko aldiz, euroa sartzeko bitartealdia bukatzearekin batera, eta horrenbestez euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legeko 23. artikuluan xedatutakoarekin batera, bertan jaso beharreko zenbatekoak euro kontu unitatean baizik ez dira eginen.

Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.b) artikuluak kontseilariei ematen die, beren Departamentuetako eskumen propioei dagokienez, Foru Aginduz erregelamenduak emateko ahalmenaz baliatzekoa.

Horiek horrela eta ahalmen horretaz baliatuz,

AGINDU DUT.

Lehena.- 349 eredua onestea.

"Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtua" izeneko 349 eredua onesten da. Eredu hau, Foru Agindu honen I. Eranskinean jasoa, honako dokumentu hauek osatzen dute:

a) Laburpen orria, bi ale, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

b) Barne orriak, aitorpenean zerrendaturiko pertsona edo entitateenak, zeinetako bakoitzak, halaber, bi ale dituen, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

Bigarrena.-Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko 349 ereduaren euskarriak izan behar dituen diseinu fisiko eta logikoak onestea.

1. Foru Agindu honen II. Eranskinean ageri diren diseinu fisiko eta logikoak onesten dira; izan ere, horietara egokitu beharra daukate ordenagailuz zuzenean irakurtzeko 349 ereduaren euskarriek, baldin eta Foru Agindu honen bidez zerrendaturiko pertsona edo entitateen barne orrien ordez aurkezten badira.

2. Nahitaezkoa da ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri batean aurkeztea urteko aitorpenak, baldin eta 25 operatzaile baino gehiago agertzen badira zerrendan. Gainerako kasuetan ordenagailuz irakurtzeko euskarrian aurkeztea aukerakoa da.

3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezten diren 349 ereduko aitorpenak, bakarrarenak edo multzo batenak izan daitezke, artxiboen arabera: bakarrarena izanen da artxiboan aitortzaile bakarraren datuak badira eta multzo batena bat baino gehiagorenak badira.

Multzo baten aitorpenen kasuan, euskarri batean jasotako aitorpen guztiek zergaldi batekoak behar dute izan.

4. Ez da inolako eskaerarik egin behar aldez aurretik, Batasunaren barneko aitorpen laburtua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian egiteko, nahiz banakakoa nahiz multzo batena izan.

Hirugarrena.-349 eredua aurkeztu behar duten subjektu pasiboak.

Batasun barneko eragiketen aitorpen laburtua aurkeztera behartuak dira, dela paper formatuan dela ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Balio Erantsiaren Zergaren Erregelamenduko 68. artikuluan jasotzen diren Balio Erantsiaren gaineko Zergaren arloko eragiketak egin dituzten subjektu pasiboak.

Laugarrena.-Aitorpen laburtua.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 68 eta 69. artikuluetan ezarritakoaren arabera, aitorpen laburtuan honako eragiketa hauen berri emanen da:

1. Beste estatu batasunkide baterako ondasun emanaldiak, Zergari buruzko Foru Legearen 22. artikuluko 1, 2 eta 3. zenbakietan xedatutakoaren indarrez Zergaz salbuetsirik daudenak.

Eragiketa horien artean sartuko dira Zergari buruzko Foru Legearen 9. artikuluko 3garren idatz-zatian sartutako ondasun eskualdaketak.

Idatz-zati honek aipatzen dituen emanaldietatik kanpo geldituko dira:

a) Pertsonek noizbehinka egindako garraiobide berrien emanaldiak, Zergari buruzko Foru Legeko 5. artikuluko 1. zenbakiaren e) letran sartutakoak.

b) Zergari buruzko subjektu pasiboek Europar Batasuneko beste estatu kide batean aipatu tributu horren ondorioetarako identifikazio zenbakirik ez duten hartzaileentzako egindakoak.

2. Zergari atxikitako ondasunen Batasun barneko eskurapenak, tributua aplikagarri den lurraldean haren ondorioetarako identifikatutako pertsonek edo entitateek egin badituzte.

Eragiketa horien artean sartuko dira beste estatu batasunkide batetik egindako ondasun eskualdaketak, Zergari buruzko Foru Legeko 16. artikuluko 2garren idatz-zatiak aipatuak.

3. Zergari Buruzko Foru Legeko 23. artikuluko 3. zenbakian ezarritako baldintzetan, Espainiako Administrazioak Balio Erantsiaren gaineko Zergarako emandako zenbakia erabiltzen duten enpresaburu eta profesionalek egindako beste estatu batasunkide batzuetan egindako eskurapenen ondoko emanaldiak.

4. Aurreko zenbakietan aipatutako eragitetei buruzko zuzenketak, aurreko epealdiei buruzko aitorpenetan jasoak, Zergari buruzko Erregelamenduko 69.2 artikuluan ezarrita dagoen bezala.

Bosgarrena.-349 eredua, inprimakizkoa, non aurkeztu.

Batasun barneko eragiketen aitorpen laburtua, inprimakizkoa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztu behar da.

Seigarrena.-349 eredua, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian egina, non eta nola aurkeztu.

1. Bakarraren euskarria bada, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztuko da, betiere Foru Agindu honen zazpigarren idatz-zatiko 1. zenbakiak aipatzen duen dokumentazioa erantsirik.

2. Multzo baten euskarria bada, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztuko da, betiere Foru Agindu honen zazpigarren idatz-zatiko 2. zenbakiak aipatzen duen dokumentazioa erantsirik.

Zazpigarrena.-349 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta aurkezteko modua.

1. Bakarraren aitorpena ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian egiten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu behar ditu:

1) 349 ereduaren laburpen orriaren bi ale, Administrazioarentzakoa eta interesatuarentzakoa, behar bezala sinatuak, dagokion lekuan sinatzen duen subjektu pasiboa nor den eta aipatu laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak adierazirik, multzo baten aitorpenari dagozkionak salbu.

Jasotzen den bulegoan zigilaturik, aitortzaileak aurkeztutako 349 ereduaren laburpen orriaren "interesatuarentzako alea" gordeko du eta ale horrek han jasotakoaren frogagiritzat balioko.

2) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak kanpoan etiketa bat izanen du itsatsia, eta bertan jasoko dira jarraian ematen diren datuak, nahitaez, ordena honexetan emanak:

a) Ekitaldia eta epealdia.

b) Aurkeztutako eredua: 349.

c) Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

d) Aitortzailearen deiturak eta izena edo sozietate izena.

e) Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

f) Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

g) Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

h) Erregistro kopurua.

i) Euskarriaren dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI, zintak bakarrik, eta 720 KB edo 1.44 MBeko 3 1/2"-ko disketeak.

Datu horiek adierazteko aski da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion letraz adierazirik ematea.

Artxiboak ordenagailuz irakurtzeko bi euskarri edo gehiago baditu, denek etiketa sekuentzialki zenbakitua izan behar dute: 1/n, 2/n, etab., non "n" euskarrien kopuru osoa izanen den. Bigarren eta hirugarren bolumenen etiketan aski izanen da aurreko a), b), c) eta d) letretan emandako datuak jasotzea.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko multzo baten aitorpena denean, aurkeztu dituen pertsonak edo entitateak honako dokumentu hauek erantsi behar ditu:

1) 349 ereduaren aurkezleari dagozkion laburpen orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesatuarentzakoa, behar bezala sinatuak. Eman behar dira, dagokien lekuan, aurkezle gisa jardun duen pertsona edo entitatearen identifikazio datuak, aitorpenaren subjektu pasiboen kopurua eta, multzoan aurkezten den aitorpenean, berriz, batasun barneko eskuratzaile edo hornitzaile gisa zerrendan emandako pertsona edo entitateak guztira zenbat diren. Halaber, laburpen-orrian jasotako ekitaldi, epealdi eta euskarri motari buruzko datuak ere beteko dira.

Aitorpenak jaso dituen bulegoak zigilatzen dituenean, aitortzaileak laburpen orriaren "interesatuarentzako alea" jasoko du, ematearen frogagiri gisa balioko baitu.

2) 349 ereduaren laburpen orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesatuarentzakoa, multzo baten aurkezpenean dauden subjektu pasibo aitortzaile guztiei dagozkienak, behar bezala sinatu eta beterik.

Aitorpenak jaso dituen bulegoak zigilatzen dituenean, aurkezleak laburpen orrien "interesatuarentzako aleak" jasoko ditu. Hala ere, aurkeztutako orrien kopuruarengatik hala komeni bazaio, dokumentuen jasoera errazteko, aurkezleak geroago jaso ditzake ale horiek. Behar den garaian adieraziko da.

3) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izan behar du erantsirik kanpoaldean, eta bertan idatzirik egonen dira aurkezleak eman behar dituen datuak, nahitaez ordena honexetan emanak gainera:

a) Ekitaldia eta epealdia.

b) Aurkeztutako eredua. 349.

c) Aurkezlearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

d) Aurkezlearen deiturak eta izena edo sozietate izena.

e) Aurkezlearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

f) Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

g) Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

h) Erregistro kopurua.

i) Euskarriaren dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI, zintak bakarrik, eta 720 KB edo 1.44 MBeko 3 1/2"-ko disketeak.

j) Aurkeztutako subjektu pasibo aitortzaileen kopurua.

k) Zerrendako pertsona eta entitateen erregistro kopurua.

Datu horiek adierazteko aski da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion letraz adierazirik ematea.

Artxiboak ordenagailuz irakurtzeko bi euskarri edo gehiago baditu, denek etiketa sekuentzialki zenbakitua izan behar dute: 1/n, 2/n, etab., non "n" euskarrien kopuru osoa izanen den. Bigarren eta hirugarren bolumenen etiketan aski izanen da aurreko a), b), c) eta d) letretan emandako datuak jasotzea.

3. Ordenagailuz irakurtzeko euskarri guztien jasoerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru Agindu honetan ezarritako diseinu eta gainerako zehaztapenetara egokitzen ez badira edo bertan jasotako informazioa eskuratu ezin denean, aitortzaileari eskatuko zaio aurkeztutako euskarri informatikoaren akatsak hamar egun balioduneko epean zuzentzeko. Eta epe hori betetakoan Zerga Administrazioari eman beharreko datuetara iristeko eragozpenek bere horretan badiraute, aitorpen informatiboa aurkeztu gabekotzat hartuko da ondorio guztietarako eta tributupekoari jakinaraziko zaio, arrazoiak emanez betiere.

4. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; izan ere, kasu horretan ezabaturik itzuliko baitira edo antzeko batzuk emanen.

Zortzigarrena.-349 eredua aurkezteko epea.

1. Batasun barneko eragiketen aitorpen laburtua, bai inprimakikoa bai ordenagailuz zuzenean irakurtzekoa, dagokion hiruhileko epearen ondoko hilabeteko lehen hogei egun naturaletan aurkeztu behar da, urteko bigarren eta laugarren hiruhilekoena izan ezik, horiek abuztuaren 5a eta urtarrilaren 31 bitarte aurkezten ahal baitira, hurrenez hurren.

Hala ere, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak baimena eman dezake urte naturalari dagokion aitorpen laburtua aurkezteko, hurrengo urtearen urtarrilaren 31 bitarte aurkeztu ahal izanen dena, honako zirkunstantzia hauetan diren subjektu pasiboen kasuan:

a) Beren ondasun-emateen eta zerbitzu emateen zenbateko osoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga alde batera utzirik, aurreko urte naturalean, 27.346,05 euro baino gehiago ez izatea.

b) Batasun barneko beren ondasun-emate salbuetsien zenbateko osoa, alde batera utzirik garraiobide berrienak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeko 22. artikuluko 1 eta 3 zenbakietan xedatutakoaren arabera, aurreko urte naturalean eginak, 7.813,16 euro baino gehiago ez izatea.

2. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen zenbatekoen konputua, jardueraren hasierako ekitaldian, jardueran hasitako lehen hiruhileko naturalean egindako eragiketen zenbatekoa urtera proiektatuz eginen da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egiten da Ekonomi eta Ogasun kontseilariak irailaren 12an emandako 232/2001 Foru Agindua. Horren bidez onetsi ziren Europar Batasun barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren pezeta eta eurotako 349 ereduak eta eredu horien barnealdeko orrien ordez, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietarako diseinu fisiko eta logikoak.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta lehenbizikoz 2002ko lehen hiruhilekoari dagozkion aitorpen laburtuetarako erabiliko da.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

I. ERANSKINA

II. ERANSKINA

Ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarriaren diseinu fisiko eta logikoak 349 ereduarentzat

A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak 349 ereduarentzat

Batasun barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren ereduak (349 eredua), baldin eta ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezten bada, honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:

Zinta magnetikoa:

Pistak: 9.

Dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI.

Kodea: EBCDIC, maiuskulekin.

Etiketak: etiketarik gabe.

Markak: zintaren hasiera eta bukaeran.

250 idazguneko erregistroak.

Blokeo faktorea: 10.

Disketeak:

3 1/2"koa, alde bikoa. Dentsitate bikoitzekoa (720 KB). MS-DOS sistema eragilea eta bateragarriak.

3 1/2"koa, alde bikoa. Dentsitate handikoa (1.44 MB). MS-DOS sistema eragilea eta bateragarriak.

ASCII kodea maiuskulekin, kontrol edo tabulazio karaktererik gabe.

250 idazguneko erregistroak.

3 1/2"ko disketeek fitxategi bakarra eduki beharko dute, CEXXXX izenekoa, eta hor XXXX izanen dira aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak. Fitxategi bakar honetan sartuko dira erregistro mota desberdinak, B) atalean aipatzen den hurrenkeran.

Fitxategiak diskete bat baino gehiago hartzen badu, behar beste fitxategitan zatitu beharko da. Fitxategi partzial bakoitzak CExxxx.NNN (NNN=001, 002, ...) izena izanen du, eta hor xxxx izanen dira aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak, eta NNN fitxategiaren zenbaki kontsekutiboa, 001 zenbakitik hasita.

Artxibo partzialek erregistro osoak izanen dituzte beti, hau da, ezin izanen da fitxategia zatitu eta osoak ez diren erregistroak utzi fitxategi partzialetan.

B) Diseinu logikoak 349 ereduarentzat

Erregistroen deskribapena:

Bi erregistro mota ezberdin izanen dira aitortzaile bakoitzarentzat. Lehenengo posizioaren bidez bereizten dira, irizpide hauen arabera:

1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen orria. 1. motako erregistroaren diseinua (Foru Agindu honen atal hauetan aurrerago eta eranskinean ageri direnen modukoa).

2. mota: Batasun barneko operatzailearen eta zuzenketen erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua (Foru Agindu honen atal hauetan aurrerago eta eranskinean ageri direnen modukoa).

Aurkezpenaren ordena erregistro motarena izanen da; 1. motako erregistro bakarra izanen da, eta 2. motako erregistroak, berriz, aitorpenean jasotako Batasuneko operatzaileak eta zuzenketak adina (desberdinak izanen dira batzuk eta besteak).

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretik lerrokatuta aurkeztuko dira, eskuinaldetik zuriguneak dituztela, maiuskuletan eta karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezientzat ISO-8859-1 kodeketa

erabiliko da. Beraz, "Ñ" letrak ASCII 209 balioa izanen du (Hex. D1) eta "€"-k (Ze hautsi larria) ASCII 199 balioa (Hex. C7).

Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldetik lerrokatuta aurkeztuko dira, ezkerretik zeroak dituztela, zeinurik gabe eta trinkotu gabe.

Eremu guztiek edukia izanen dute, eremua deskribatzerakoan kontrakorik zehazten ez bada behinik behin. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira eta zurigunez alfazenbakizkoak eta alfabetikoak.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (Aurkezlearen erregistroa), Foru Agindu honen II. Eranskineko B) atal honexetan jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsona edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta ondoren Batasun barneko operatzaileak eta zuzenketak (2. motako erregistroa); gero hurrengo aitortzailearen datuak, eta horrela hurrenez hurren.

349 EREDUA

A.-0. MOTAKO ERREGISTROA

Aurkezlearen erregistroa

IDAZG. EZAUGARRIAK EREMUEN DESKRIBAPENA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Idazgune bakarrekoa, zenbakizkoa.

Konstantea '0' (zero).

2-4 Zenbakizkoa AURKEZPEN EREDUA.

3 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Konstantea '349'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

4 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zenbakiak.

9-17 Alfazenbak. AURKEZLEAREN IFZ.

9 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Aitortzailearen IFZ jarri beharko da. Eremu honek eskuinaldean egokiturik egon beharko du, azken idazgunea kontroleko karakterearena izanen da, eta ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira, IFZaren osaera eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ageri diren arauei jarraikiz.

18-57 Alfazenbak. AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

40 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da

58-109 Alfazenbak. AURKEZLEAREN HELBIDEA.

52 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Eremu hau honela banatuta dago:

58-59 Bide publikoaren siglak.

2 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

60-79 Bide publikoaren izena.

20 idazgunekoa, alfabetikoa.

Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a, maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburdurarekin bukatuko da.

80-84 ZENBAKIA:

5 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (hamarrenik gabe).

85-86 ESKAILERA.

2 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

87-88 SOLAIRUA.

2 idazgunekoa, zenbakizkoa.

89-90 ATEA.

2 idazgunekoa, zenbakizkoa.

91-95 POSTA KODEA.

5 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Aurkezlearen helbideari dagokiona.

96-107 UDALERRIA.

12 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Izenak 12 idazgune baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109 PROBINTZIAREN KODEA

2 idazgunekoa, zenbakizkoa.

110-114 Zenbakizkoa AITORTZAILEAK GUZTIRA.

5 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Multzoko euskarrian sartutako aitortzaile guztien kopurua jarriko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123 Zenbakizkoa ZERRENDAKO PERTSONA EDO ENTITATEAK GUZTIRA.

9 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Multzoko euskarrian sartutako Batasun barneko operatzaileen eta zuzenketen kopurua jarriko da (grabatutako 2. motako erregistroen kopurua), nahiz Batasun barneko operatzaileen erregistroak nahiz zuzenketenak. Kopuru horrek bat etorri behar du euskarrian sartutako 1. motako erregistroetako 138-146 eta 162-170 idazguneetan ematen diren kopuruekin.

124 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.

Idazgune bakarrekoa, alfabetikoa.

Gako hauetako bat beteko da:

'C': informazioa zinta magnetikoan aurkezten bada.

'D': informazio disketean aurkezten bada.

125-173 Alfazenbak. HARREMANETARAKO PERTSONA.

49 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau beste bitan zatituta dago:

125-133 TELEFONOA:

Bederatzi idazgunekoa, zenbakizkoa.

134-173 DEITURAK ETA IZENA:

40 idazgunekoa, alfabetikoa.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat (pertsona fisikoa) azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-175 Alfazenbak. EPEALDIA.

2 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Multzokako aurkezpena zein epealdiri dagokion adierazi behar da. Epealdi hori multzokako aurkezpenak dituen aitorpen guztietako "EPEALDIA" eremuan adierazitako bera izanen da (1. motako erregistroko 136-137 idazguneak). Beraz, multzo baten aurkezpenen kasuan "EPEALDIA" eremuan (1. motako erregistroko 136-137 idazguneak) eduki bera duten aitorpenak baizik ezin dira sartu.

Aitorpena honako taula honen arabera zein epealdiri dagokion, haren gakoaz adierazi:

"1T": Lehen hiruhilekoa.

"2T": Bigarren hiruhilekoa.

"3T": Hirugarren hiruhilekoa.

"4T": Laugarren hiruhilekoa.

"0A" (zero A) Urtean behinekoa.

176-237 ZURIGUNEAK.

238-250 Alfazenbak. ZIGILU ELEKTRONIKOA.

13 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Zigilu elektronikoarentzat soilik erreserbatutako eremua, Nafarroako Zerga Ogasunak emandako programa ofizialek beteko dutena, horrelakorik bada. Beste edozein kasutan, zurigunez beteko da.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten eremu alfazenbakizko eta alfabetikoak zurigunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

349 EREDUA

B.-1. MOTAKO ERREGISTROA

Aitortzailearen erregistroa

IDAZG. EZAUGARRIAK EREMUEN DESKRIBAPENA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Idazgune bakarrekoa, zenbakizkoa.

Konstantea '1'. (bat).

2-4 Zenbakizkoa AITORPEN EREDUA.

3 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Konstantea '349'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

4 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zenbakiak.

9-17 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN IFZ.

9 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da. Eremu honek eskuinaldean egokiturik egon beharko du, azken idazgunea kontroleko karakterearena izanen da, eta ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira, IFZaren osaera eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ageri diren arauei jarraikiz.

18-57 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

40 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Pertsona fisikoa bada honela paratu behar da: lehen deitura, hutsune bat, bigarren deitura, hutsune bat eta izena osorik, nahitaez ordena honetan.

Pertsona juridikoek eta errenten egozpen araubideko entitateek sozietate izen osoa idatziko dute, anagramarik gabe.

Eremu honetan inolaz ere ez da paratuko izen komertzialik.

58 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.

Idazgune bakarrekoa, alfabetikoa.

'C': Informazioa zinta magnetikoan ematen bada. magnética.

'D': Informazioa disketean ematen bada.

'T': Igorpen telematikoa.

59-107 Alfazenbak. HARREMANETARAKO PERTSONA.

49 idazgunekoa, alfazenbakizkoa

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da.

59-67 TELEFONOA:

9 idazgunekoa, zenbakizkoa

68-107 DEITURAK ETA IZENA:

40 idazgunekoa, alfabetikoa

Honela idatziko da: lehen deitura, hutsune bat, bigarren deitura, hutsune bat, eta izen osoa, ordena honexetan nahitaez.

108-120 Zenbakizkoa AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

13 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatziko da.

121-122 Alfabetikoa AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZGARRIA.

Salbuespen gisa, bi aldiz edo berriz aurkezten bada, nahitaez bete beharko da eremu hauetako bat:

121 AITORPEN OSAGARRIA.

Idazgune bakarrekoa, alfabetikoa.

"C" bat ezarriko da aitorpenaren xedea baldin bada agertaraztea, behar zenean oso-osorik isildu zirelako, ekitaldi/epealdi bereko beste aitorpen batean azaldu beharreko eragiketak.

122 AITORPEN ORDEZGARRIA.

Idazgune bakarrekoa, alfabetikoa.

"S" bat ezarriko da aitorpenaren xedea ekitaldi/epealdi berean aurretik egindako beste bat baliogabetu eta osorik ordeztea baldin bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bat baizik ez du baliogabetzen ahal.

123-135 Zenbakizkoa AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

13 idazgunekoa, zenbakizkoa.

"Aitorpen ordezgarria" eremuan "S" idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatzi.

Beste edozein kasutan ZEROZ beteko da.

136-137 Alfazenb. EPEALDIA.

Alfazenbakizkoa, 2 idazgunekoa.

Idatzi aitorpena zein epealdiri dagokion. Multzoan egindako aurkezpena bada, "EPEALDIA" eremuan jasotako bera izanen da (0 motako erregistroko 174-175 idazguneak).

Egokitzen dena idatzi honako gako hauen arabera:

"1T" Lehen hiruhilekoa

"2T" Bigarren hiruhilekoa

"3T" Hirugarren hiruhilekoa

"4T" Laugarren hiruhilekoa

"0A" (zero A) Urtean behinekoa.

138-146 Zenbakizkoa BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAK GUZTIRA.

9 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Adierazi behar da, alde batetik, Batasun barneko emate salbuetsiak egin zaizkien subjektu pasiboak zenbat diren, hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako emateak guztira zenbat diren eta, horrez gain, Batasun barneko eskurapen salbuetsi gabeak, betiere Batasun barneko operatzaileen erregistroan aitortzaile honentzat euskarrian aitortuak (2. motako erregistroak).

(Batasun barneko operatzaileei dagozkien erregistroen kopurua (2 motako erregistroa), 133 idazgunean "E", "T" edo "A" eragiketa gakoa dutenak).

147-161 Zenbakizkoa BATASUN BARNEKO ERAGIKETEN ZENBATEKOA.

15 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Adierazi behar da aurreko atalean aipatutako subjektu pasiboek Batasun barneko egindako ondasun emate salbuetsiei, hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako emateei eta horrez gain, Batasun barneko eskurapen salbuetsi gabeei dagozkien zerga-oinarrien batura osoa zenbat den (1 eragiketa gakoa duten 2. motako erregistroen zerga-oinarrien batura osoa).

(Zerga-oinarrien batura, batasun barneko operatzaileen erregistroen 134-146 idazguneak (2. motako erregistroa) eta eragiketa gakoa, 133 idazgunea, 'E', 'T' edo 'A' dutenak).

Zenbatekoak EUROTAN eman behar dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

147-159: Batasun barneko eragiketen zenbatekoaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

160-161: Batasun barneko eragiketen zenbatekoaren zati hamartarra emanen da (ez badu, zeroz bete).

162-170 Zenbakizkoa ZUZENKETAK DITUZTEN BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAK GUZTIRA.

9 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Adierazi behar da Batasun barnean egindako ondasun emate salbuetsietan hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako emateetan eta Batasun barneko eskurapen salbuetsi gabeetan zuzenketak egin zaizkien erregistroak guztira zenbat diren, betiere Batasun barneko operatzaileen erregistroan aitortzaile honentzat euskarrian aitortuak (2. motako erregistroak).

(Zuzenketa erregistroak guztira (2. motako erregistroa), 133 idazgunean "E", "T" edo "A" eragiketa gakoa dutenak).

171-185 Zenbakizkoa ZUZENKETEN ZENBATEKOA.

15 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Adierazi behar da Batasun barnean egindako ondasun emate salbuetsiei, hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako emateei eta Batasun barneko eskurapen salbuetsi gabeei dagozkien zerga-oinarrien batura osoa, betiere aurreko atalean aipatutako subjektu pasibo guztiek eginak.

(Zerga-oinarri zuzenduen batura, zuzenketen erregistroen 153-165 idazguneak (2. motako erregistroa) eta eragiketa gakoa, 133 idazgunea, 'E', 'T' edo 'A' dutenak.

Zenbatekoak EUROTAN eman behar dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

171-183: Zerga-oinarri zuzenduen zenbatekoaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

184-185: Batasun barneko eragiketen zenbatekoaren zati hamartarra emanen da (ez badu, zeroz bete).

186-237 ZURIGUNEAK.

238-250 Alfazenbak. ZIGILU ELEKTRONIKOA.

13 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Laguntzako programa ofizialen bidez betetako deklarazioetarako eremua, baldin eta Nafarroako Zerga Ogasunak horrelakorik ematen badu. Bestela, zurigunez beteko da.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zurigunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

349 EREDUA

C.-2. MOTAKO ERREGISTROA

Batasun barneko operatzaileen erregistroa

IDAZG. EZAUGARRIAK EREMUEN DESKRIBAPENA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Idazgune bakarrekoa, zenbakizkoa.

'2' konstantea. (bi).

2-4 Zenbakizkoa AITORPEN EREDUA.

3 idazgunekoa, zenbakizkoa.

'349' Konstantea.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

4 idazgunekoa, zenbakizkoa.

1. motako erregistroaren idazgune hauexetan jasotakoa adierazi.

9-17 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN IFZ.

9 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-75 Alfazenbak. ZURIGUNEAK.

76-92 Alfazenbak. BATASUNEKO OPERATZAILEAREN IFZ.

17 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Azpieremu hauetaz osatzen da:

76-77 ESTATUAREN KODEA:

2 idazgunekoa, alfabetikoa.

E.B.eko kide den Estatuaren identifikazioko lehen bi letrez osatzen da.

78-92 ZENBAKIA:

15 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Alfazenbakizko eremua, ezkerretara egokitu eta eskuinean zurigunez beteko dena, zenbakiak 15 idazgune baino gutxiago baldin baditu.

Estatu kideetako Batasuneko IFZren osaera:

Estatu

Estatua Kodea Zenbakia

Alemania DE 9 karaktere zenbakizko.

Austria AT 9 karaktere alfazenbakizko.

Belgika BE 9 karaktere zenbakizko.

Danimarka DK 8 karaktere zenbakizko.

Finlandia FI 8 karaktere zenbakizko.

Frantzia FR 11 karaktere alfazenbakizko.

Grezia EL 9 karaktere zenbakizko.

Britainia Handia GB 5, 9 edo 12 karaktere alfazenbakizko.

Holanda NL 12 karaktere alfazenbakizko.

Italia IT 11 karaktere zenbakizko

Irlanda IE 8 karaktere alfazenbakizko.

Luxemburgo LU 8 karaktere zenbakizko.

Portugal PT 9 karaktere zenbakizko.

Suedia SE 12 karaktere zenbakizko.

93-132 Alfazenbak. BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

40 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat zehaztutako irizpide berarekin beteko da.

133 Alfabetikoa ERAGIKETAREN GAKOA.

Idazgune bakarrekoa, alfabetikoa.

Egokitzen dena idatziko da, honako gako zerrenda honen arabera:

E Batasun barneko ondasun-emate salbuetsiak, hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako emateak izan ezik, horien kasuan "T" idatziko baita.

A Batasun barneko ondasun-emate salbuetsi gabeak.

T Hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako ondasun-emateak. BEZaren Erregelamenduko 68.2 artikuluan aipatutako ondasun-emateren bat egin denean.

Eragiketa hauek, Batasun barneko ondasun-emateak egin zaizkion hartzaile batentzat egiten direnean, azken eragiketa horiek jaso diren erregistroa ez den beste batean idatziko dira.

134-146 Zenbakizkoa ZERGA-OINARRIA.

13 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Batasun barneko ondasun-emate salbuetsien zerga-oinarriaren zenbateko osoa idatziko da, baldin eta 'E' eragiketa-gakoa idatzi bada; Batasun barneko eskurapenen batura osoa, baldin eta 'A' eragiketa-gakoa idatzi bada; eta hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako ondasun-emateen batura osoa, baldin eta 'T' eragiketa-gakoa idatzi bada, Batasun barneko operatzaile bakoitzarentzat. Beraz, epealdi batean Batasun barneko operatzaile batekin zenbait eragiketa egin badira, horiek eragiketa-gakoz metatu egin behar dira, eragiketa-gako eta epealdi bakoitzeko erregistro bakarra idazteko. Hiruren arteko eragiketeten kasuan ere Batasun barneko operatzaile eta epealdien arabera metatu behar dira; hala ere, eragiketa hauetaz gainerakoen erregistro berezi batean jasoko dira.

BEZaren Erregelamenduko 68 eta 69. artikuluetan aipatutako eragiketak adieraziko dira, zehazki Batasun barneko ondasun-emate salbuetsiak, beste estatu batzuetara egindako ondasun transferentziak besteak beste, hala nola Batasun barneko ondasun eskurapenak, beste Estatu kide batetik egindako ondasun transferentziak barne.

Zenbatekoak EUROTAN emanen dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

134-144: Ondasun-emateen zenbatekoaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

145-146: Ondasun-emateen zenbatekoaren zati hamartarra emanen da (ez badu, zeroz bete).

147-250 ZURIGUNEAK.

* Kopuru guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zurigunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

349 EREDUA

C.-2. MOTAKO ERREGISTROA

Zuzenketen erregistroa

IDAZG. EZAUGARRIAK EREMUEN DESKRIBAPENA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Idazgune bakarrekoa, zenbakizkoa.

'2' konstantea. (bi).

2-4 Zenbakizkoa AITORPEN EREDUA.

3 idazgunekoa, zenbakizkoa.

'349' Konstantea.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

4 idazgunekoa, zenbakizkoa.

1. motako erregistroaren idazgune hauexetan jasotakoa adierazi.

9-17 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN IFZ.

9 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-75 Alfazenbak. ZURIGUNEAK.

76-92 Alfazenbak. BATASUNEKO OPERATZAILEAREN IFZ.

17 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Azpieremu hauetaz osatzen da:

76-77 ESTATUAREN KODEA:

2 idazgunekoa, alfabetikoa.

E.B.eko kide den Estatuaren identifikazioko lehen bi letrez osatzen da.

78-92 ZENBAKIA:

15 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Alfazenbakizko eremua, ezkerretara egokitu eta eskuinean zurigunez beteko dena, zenbakiak 15 idazgune baino gutxiago baldin baditu.

Estatu kideetako Batasuneko IFZren osaera:

Estatu

Estatua Kodea Zenbakia

Alemania DE 9 karaktere zenbakizko.

Austria AT 9 karaktere alfazenbakizko.

Belgika BE 9 karaktere zenbakizko.

Danimarka DK 8 karaktere zenbakizko.

Finlandia FI 8 karaktere zenbakizko.

Frantzia FR 11 karaktere alfazenbakizko.

Grezia EL 9 karaktere zenbakizko.

Britainia Handia GB 5, 9 edo 12 karaktere alfazenbakizko.

Holanda NL 12 karaktere alfazenbakizko.

Italia IT 11 karaktere zenbakizko

Irlanda IE 8 karaktere alfazenbakizko.

Luxemburgo LU 8 karaktere zenbakizko.

Portugal PT 9 karaktere zenbakizko.

Suedia SE 12 karaktere zenbakizko.

93-132 Alfazenbak. BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

40 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat zehaztutako irizpide berarekin beteko da.

133 Alfabetikoa ERAGIKETAREN GAKOA

Idazgune bakarrekoa, alfabetikoa.

Egokitzen dena idatziko da, honako gako zerrenda honen arabera:

E Batasun barneko ondasun-emate salbuetsien zuzenketak.

A Batasun barneko ondasun-emate salbuetsi gabeen zuzenketak.

T Hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako ondasun-emateen zuzenketak. BEZaren Erregelamenduko 68.2 artikuluan aipatutako ondasun-emateren bat egin duenean.

Eragiketa hauek, batasun barneko ondasun-emateak egin zaizkion hartzaile batentzat egiten direnean, azken eragiketa horiek jaso diren erregistroa ez den beste batean idatziko dira.

134-146 ZURIGUNEAK.

147-178 Alfazenbak. ZUZENKETAK.

Eremu hauek bete behar dira aurreko aitorpenetan adierazitako zerga-oinarrietan akatsak gertatu badira edo zuzenketak egin badira. Zuzenketa hori ondasunen hartzaileari aldaketa hori jakinarazi zaion epealdian sartuko da. Beraz, eremu hau ez da beteko ez baldin bada ondasun-emate, batasun barneko eskuratze edo hiruren arteko eragiketa.

Honako azpieremu hauek ditu:

147-150 Ekitaldia.

4 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Zuzentzen den aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zenbakiak.

151-152 Epealdia.

2 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Zuzentzen den aitorpena honako taula honen arabera zein epealdiri dagokion, haren gakoaz adierazi:

"1T": Lehen hiruhilekoa.

"2T": Bigarren hiruhilekoa.

"3T": Hirugarren hiruhilekoa.

"4T": Laugarren hiruhilekoa.

"0A" (zero A): Aitorpena urtean behin egiten bada.

153-165 ZERGA-OINARRI ZUZENDUA.

13 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Batasun barneko ondasun-emate salbuetsien zerga-oinarriaren osoko zenbateko berria idatziko da, baldin eta 'E' eragiketa-gakoa idatzi bada; Batasun barneko eskurapenen batura osoa, baldin eta 'A' eragiketa-gakoa idatzi bada; eta Hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako ondasun-emateena, baldin eta 'T' eragiketa-gakoa idatzi bada, Batasun barneko operatzaile eta aipatu epealdi horientzat, zuzendu nahi den eragiketari dagokion zerga-oinarriaren zenbatekoa zuzendu eta gero. Beraz, epealdi batean Batasun barneko operatzaile batekin zenbait eragiketa egin badira, eta horietako batean edo zenbaitetan zuzendu nahi badira emandako zerga-oinarriak, metatu egin behar dira, eragiketa-gako eta epealdien arabera, dagozkien zerga-oinarriak zuzendu ondorengo zerga-oinarri guztien batura osoak.

Zenbatekoak EUROTAN eman behar dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

153-163: Zerga-oinarri zuzenduaren zenbatekoaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

164-165: Zerga-oinarri zuzenduaren zenbatekoaren zati hamartarra emanen da (ez badu, zeroz bete).

166-178 Lehen aitortutako Zerga-oinarria.

13 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Zuzentzen den aitorpenean eman zen eragiketaren zerga-oinarriaren zenbatekoa.

Zenbatekoak EUROTAN eman behar dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

166-176: Lehen aitortutako zerga-oinarriaren zenbatekoaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

177-178: Lehen aitortutako zerga-oinarriaren zenbatekoaren zati hamartarra emanen da (ez badu, zeroz bete).

179-250 ZURIGUNEAK.

* Kopuru guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zurigunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

ZUZENKETEN ERREGISTROAREKIKOAK BETETZEA

Zuzenketen erregistroaren helburua da zergadunak aurreko aitorpen batean aitortutako eragiketak zuzendu ahal izatea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legeko 28. artikuluak aipatzen dituen akatsak egin direnean edo gertaeretatik sortutako aldaketak tartean izan direnean.

Zuzenketen erregistroarekikoak betetzeko modua ez da beti bat izanen, baizik eta egindako akatsaren edo aldaketaren araberakoa.

A) Zerga-oinarriaren zenbatekoa baizik zuzendu nahi ez denean, okerreko zenbatekoa eman zelako aitorpenean edo Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legeko 28. artikuluak aipatzen dituen gertaeraren batetik sortutako aldaketaren bat tartean izan delako, erregistro bakarra beteko da.

Zuzenketa erregistroan, "BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN IFZ" (76-92 idazguneak), "BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA" (93-132 idazguneak) eta "ERAGIKETAREN GAKOA" (133 idazgunea) eremuei dagokienez, orain zuzendu nahi den erregistroan idatzi ziren datu berberak emanen dira. "ZUZENKETAK" eremuari dagokionez (147-178 idazguneak), "Ekitaldia" (147-150 idazguneak) eta "Epealdia" (151-152 idazguneak) azpieremuetan zuzentzen den aitorpena zein ekitaldi fiskal eta epealdiri dagokien, haiexek. "Zerga-oinarri zuzendua" azpi-eremuari dagokionez (153-165 idazguneak), ondasun-emateen Zerga-oinarriaren osoko zenbateko berria idatziko da, baldin eta 'E' idatzi bada eragiketa-gako gisa; hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako ondasun-emateena, baldin eta 'T' eman bada eragiketaren gako gisa, eta eskurapenena, baldin eta 'A' eman bada eragiketaren gako gisa; horiek Batasun barneko operatzaileari eta epealdiari dagozkio, zuzendu nahi den eragiketaren Zerga-oinarriaren zenbatekoa aldatu eta gero. "Lehenago aitortutako zerga-oinarria" eremuari dagokionez (166-178 idazguneak), zuzentzen den aitorpenean eman zen zenbatekoa idatziko da. Beraz, epealdi berean Batasun barneko operatzaile batekin zenbait eragiketa egin badira, eta horietako batean edo zenbaitetan zuzendu nahi badira emandako zerga-oinarriak, metatu egin behar dira, eragiketa-gako eta epealdien arabera, dagozkien zerga-oinarriak zuzendu ondorengo zerga-oinarri guztien batura osoak.

Adibidez. IFZ: B22222222 duen zergadun espainiarrak 2001eko ekitaldiko 4T epealdiari dagokion aitorpenean, honako eragiketa hau ematen du:

Batasun barneko operatzailearen erregistroa

EREMUAREN IZENA IDAZGUNEAK EMANDAKO DATUA

ERREGISTRO MOTA 1 2

EREDUA 2-4 349

EKITALDIA 5-8 2001

AITORTZAILEAREN IFZ 9-17 B22222222

BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN IFZ 76-92 PT123456789

BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN IZEN DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA 93-132 OPERATZAILE PORTUGESA

ERAGIKETAREN GAKOA 133 A

ZERGA-OINARRIA 134-146 000000123456

2002ko urtarrilean 2001eko laugarren hiruhilekoan zehar (PT123456789) operatzaile portugesarekin egindako eskurapenetako bat desegin egiten da, eta epealdi horretan guztira egindako eskurapenen zenbatekoa guztira 1.000,00 euro da. 2002ko ekitaldiko 1Tari dagokion aitorpenean honela emanen da erregistroa:

Zuzenketen erregistroa

EREMUAREN IZENA IDAZGUNEAK EMANDAKO DATUA

ERREGISTRO MOTA 1 2

EREDUA 2-4 349

EKITALDIA 5-8 2001

AITORTZAILEAREN IFZ 9-17 B22222222

BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN IFZ 76-92 PT123456789

BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA 93-132 OPERATZAILE PORTUGESA

ERAGIKETAREN GAKOA 133 A

Ekitaldia 147-150

Epealdia 151-152

Zerga-oinarri zuzendua 153-165 0000000100000

Lehen aitortutako zerga-oinarria 166-178 000000123456

B) Zuzendu nahi den eremua "BATASUNEKO OPERATZAILEAREN IFZ" (76-92 idazguneak), "BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA" (93-132 idazguneak) edo "ERAGIKETAREN GAKOA" (133 idazgunea) denean, bi zuzenketa-erregistro bete behar dira.

Lehen zuzenketa-erregistroa, lehen aipatutako eremuei dagokienez, orain zuzendu nahi den erregistroan eman ziren datu berdinekin beteko da. "ZUZENKETAK" eremua (147-178) honela beteko da: "Ekitaldia" (147-150) eta "Epealdia" (151-152) azpieremuetan idatziko dira zuzentzen den aitorpenari dagozkion ekitaldi fiskala eta epealdia. "Zerga-oinarri zuzendua" (153-165 idazguneak) azpieremuari dagokionez, zeroz beteko da. "Lehen aitortutako zerga-oinarria" zuzentzen den aitorpenean emandako zenbatekoa idatziko da.

Bigarren zuzenketa-erregistroa honela bete behar da: "BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN IFZ" (76-92 idazguneak), "BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA" (93-132 idazguneak) eta "ERAGIKETAREN GAKOA" (133 idazgunea) eremuei dagokienez, adierazi nahi diren akats edo aldaketen datu zuzenduak emanez. "ZUZENKETAK" eremuari dagokionez (147-178 idazguneak) "Ekitaldia" (147-150 idazguneak) eta "Epealdia" (151-152-idazguneak) azpieremuetan idatziko dira zuzentzen den aitorpena dagokien ekitaldi fiskala eta epealdia. "Zerga-oinarri zuzendua" azpieremuari dagokionez (153-165 idazguneak), ondasun-emateen zerga-oinarriaren zenbateko osoa idatziko da, "E" eragiketa-gakoa eman bada; hiruren arteko eragiketa salbuetsien segidan kide diren beste Estatu batzuetako subjektu pasiboei egindako ondasun-emateena, baldin eta 'T' eragiketa-gakoa idatzi bada; eta, azkenik, eskurapenena, "A" eragiketa gakoa idatzi bada; datu horiek guztiek, betiere, Batasun barneko operatzaileari eta adierazitako epealdiari buruzkoak izan behar dute. Eta "Lehen aitortutako zerga-oinarria" eremuan (166-178 idazguneak) zero idatziko da, erregistro berria denez.

Adibidea: B22222222 IFZ duen zergadun espainiarrak 2001eko ekitaldiko 4T epealdiari dagokion aitorpenean eragiketa honen berri ematen du:

Batasun barneko operatzailearen erregistroa

EREMUAREN IZENA IDAZGUNEAK EMANDAKO DATUA

ERREGISTRO MOTA 1 2

EREDUA 2-4 349

EKITALDIA 5-8 2001

AITORTZAILEAREN IFZ 9-17 B22222222

BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN IFZ 76-92 PT123456789

BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA 93-132 OPERATZAILE PORTUGESA

ERAGIKETAREN GAKOA 133 A

ZERGA-OINARRIA 134-146 0000000123456

2002ko martxoan operatzaile portugesak adierazten du Batasuneko bere IFZ ez dela 'PT123456789', 'PT987654321' baizik. 2002ko bere 1T ekitaldiko aitorpenean bi zuzenketa-erregistro eman beharko ditu.

Lehenbizikoa honela idatziko da:

Zuzenketen erregistroa

EREMUAREN IZENA IDAZGUNEAK EMANDAKO DATUA

ERREGISTRO MOTA 1 2

EREDUA 2-4 349

EKITALDIA 5-8 2002

AITORTZAILEAREN IFZ 9-17 B22222222

BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN IFZ 76-92 PT123456789

BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA 93-132 OPERATZAILE PORTUGESA

ERAGIKETAREN GAKOA 133 A

Ekitaldia 147-150 2001

Epealdia 151-152 4T

Zerga-oinarri zuzendua 153-165 0000000000000

Lehen aitortutako zerga-oinarria 166-178 000000123456

Bigarren erregistroa honela idatziko da:

Zuzenketen erregistroa

EREMUAREN IZENA IDAZGUNEAK EMANDAKO DATUA

ERREGISTRO MOTA 1 2

EREDUA 2-4 349

EKITALDIA 5-8 2002

AITORTZAILEAREN IFZ 9-17 B22222222

BATASUNEKO OPERATZAILEAREN IFZ 76-92 PT987654321

BATASUN BARNEKO OPERATZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA 93-132 OPERATZAILE PORTUGESA

ERAGIKETAREN GAKOA 133 A

Ekitaldia 147-150 2001

Epealdia 151-152 4T

Zerga-oinarri zuzendua 153-165 0000000123456

Lehen aitortutako zerga-oinarria 166-178 00000000000

Iragarkiaren kodea: A0202542