III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E Z A U N
Oihan enkantea, % 20 merkeago
Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoan saldu nahi du ondoko aprobetxamendua:
Lote bakarra: 200 pago, 455 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.822.000 pezeta (% 20ko deskontua barne).
Proposamenak bukaeran dagoen eredu ofiziala beteta aurkeztu beharko dira eta, harekin batera, enpresaren sailkapen agiria, Lezaungo Udaleko idazkaritzan, 2002ko martxoaren 14ko (ortzeguna) arratsaldeko ordu biak baino lehen. Pleguak epea bukatuta eta berehala irekiko dira.
Baldintza ekonomiko administratiboak eta teknikoak interesatuen eskura egonen dira udal idazkaritzan.
Lezaunen, bi mila eta biko otsailaren hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ..................., J/A, adinez nagusia. helbidea: ................, (herria, kalea), N.A.N. zenbakia: ......., jakin baitut, ...... eguneko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean irakurrita, pago lote bat enkantearen bidez salgai jarri duela Lezaungo Udalak, haren truke ........... (hitzez eta zenbakiz) ............. pezeta eskaintzen ditut, enkantea arautzen duten baldintzen plegua onarturik.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0201630