151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O M A N T Z A T U A

Obrak esleitzeko lehiaketa

Erromantzatuko Udalak lizitaziorako dei egin du, presako tramitazioaren bidez, "Erromantzatuko Udaletxea moldatzeko" obrak egiteko.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa. Presako tramitazioa.

Prozedura: irekia.

Xedea: Erromantzatuko Udaletxea berritzeko obrak egitea.

Hasierako prezioa: ehun eta hogeita bost mila bederatziehun eta hirurogeita lau euro, eta hemezortzi zentimo (125.964,18 euros), BEZa barne.

Lanak egiteko epea: bederatzi hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udaleko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 14 egun naturaleko epean, proposamenak aurkezteko eparen azken eguneko eguerdiko ordu biak arte, edo, postaz, klausula administratibo partikularren pleguan ezarritakoari jarraituz.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten dira.

Bestelako xehetasunak: obren proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan eta Egoki paper-dendan (Iturralde y Suit kalea, 11, Iruña).

Erromantzatuan, bi mila eta biko abenduaren bian. Alkatea, Jesús Indurain Goñi. __ __ A0213120 __

Iragarkiaren kodea: