151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpen proposamenen jakinarazpena

Trafikoari buruzko egungo arautegia hausteagatik irekitako zehapen espedienteetan, ondoko zerrendan ageri diren ebazpen proposamenak jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuaren bizitokia non, hango Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean.

Arau-hauslea: Garísoain Alonso, Francisco Javier. Matrikula: NA-004579-AY. Tokia: Zamartzeko monast. Eguna: 2002/01/19. Espedientea: 6145. Zenbatekoa: 95,00 euro. Arau-haustea: 94.2.E RCG 39.2.E BSL.

Arau-hauslea: González Estévez, María Teresa. Matrikula: NA-003082-AX. Tokia: Errioxa, 1. Eguna: 2002/02/04. Espedientea: 8500. Zenbatekoa: 95,00 euro. Arau-haustea: 91.2.G ZEO 39.2.C BSL.

Arau-hauslea: Ibañez García, Luis Francisco. Matrikula: NA-007296-AY. Tokia: Larraina-klubaren atzeal. Eguna: 2002/02/28. Espedientea: 9746. Zenbatekoa: 95,00 euro. Arau-haustea: 132.1 ZEO 53.1 BSL.

Arau-hauslea: Ona Ochoa, Francico Javier. Matrikula: NA-009293-AX. Tokia: Kale Berria, 25. Eguna: 2002/02/15. Espedientea: 6822. Zenbatekoa: 60,00 euro. Arau-haustea: 39.2.B BSL 23.14 MUGA.

Arau-hauslea: Sandua Macaya, Reyes. Matrikula: 009686-BJP. Tokia: Santo Domingo park. Eguna: 2002/03/27. Espedientea: 12530. Zenbatekoa: 60,00 euro. Arau-haustea: 39.2.B BSL 24.3 MUGA.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoaren udal ordenantza, 1998ko maiatzaren 20koa.

MUGA: Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza, 1998ko irailaren 9koa.

Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurkiko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galduko egindako arau-hausteak.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, salatuak 15 egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, bidezko juzgatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko. Hori Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz egin beharko du.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Hiritar Babespen Alorraren bulegoetan dagoela bere eskura, Iratxeko Monasterioaren karrikako 2an, 8:00etatik 14:00etara, eta lanegunetan han aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren zortzian.Hiritar Babespen Alorreko idazkari teknikoa, espedienteko instruktore, sinadura ulertezina. __ __ A0212182 __

Iragarkiaren kodea: