151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Kontratazioa: "Gorraizko Udalaren lurzati batean zirkuito ludikoa egitea"

Eguesibarko Udalak kontratazio hau iragartzen du:

Kontratuaren xedea: Gorraizko Udalaren lurzati batean zirkuito ludikoa egiteko obrak kontratatzea, proiektuari jarraituz eta enkante bidez.

Aurrekontua: proiektuan jasotako kontrata bidezko aurrekontua, guztira, 139.578,99 eurokoa da, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren (2.791,58) ehuneko bi (% 2).

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Kontratisten sailkapena:

_A taldea; 1 eta 2. azpitaldeak; d) kategoria.

_C taldea; 4 eta 6. azpitaldeak; d) kategoria.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hogeita seigarren egun baliodunera arte. Proposamenak baldintzen pleguan jasotako ereduari lotuko zaizkio. Eguesibarko Udaletxean aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Baldintzen plegua: Repronet 24, Remiro de Goñi kalea, 24-behea, Ipar Etxabakoitz. Telefonoa: 948 189216

Eguesen, bi mila eta biko abenduaren bian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez. __ __ A0213117 __

Iragarkiaren kodea: