III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E G U E S I B A R
Kontratazioa: "Sarrigurengo Kirol Hirian (Eguesibar) belar artifizialeko futbol zelaia egiteko obrak "
Eguesibarko Udalak kontratazio hau iragartzen du:
Kontratuaren xedea: Sarrigurengo Kirol Hirian (Eguesibar) belar artifizialeko futbol zelaiko obrak kontratatu eta egitea, enkante bidez.
Aurrekontua: proiektuan jasotako kontrata bidezko aurrekontua, guztira, 841.572,98 eurokoa da, BEZa barne.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren (16.831,46) ehuneko bi (% 2).
Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).
Kontratisten sailkapena:
G taldea, 4. azpitaldea, e) kategoria.
G taldea, 6. azpitaldea, e) kategoria.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hogeita seigarren egun baliodunera arte. Proposamenak baldintzen pleguan jasotako ereduari lotuko zaizkio. Eguesibarko Udaletxean aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Baldintzen plegua: Repronet 24, Remiro de Goñi kalea, 24-behea, Ipar Etxabakoitz. Telefonoa: 948 189216
Eguesen, bi mila eta biko abenduaren bostean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez. __ __ A0213115 __
Iragarkiaren kodea: