151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Alkatetza eskuordetzea, Obrei buruzko proiektuak onartzeko

Iruñeko Udalbatzak, 2002ko azaroaren 28an egindako Osoko Bilkuran, ondokoa onetsi zuen: Alkatetza eskuordetzea, apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 22.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, modu generiko batez, 71/42210/622040 eta 71/42220/622040 kontusailetan, hurrenez hurren, Ikastoletako obrak eta Ikastetxe publikoetako obrak izenekoetan, sartu zen kreditua gauzatzeko eginen diren obrei buruzko proiektuak onartzeko, bai eta Aurrekontuaren Inbertsioen Eranskinean aurreikusi ez diren obrei buruzko proiektuak onartzeko ere, baldin eta horien zenbatekoa 120.202,42 eurokoa baino handiagoa ez bada.

Hori guztia argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bian. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0213072 __

Iragarkiaren kodea: