151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A N T Z I

Oihan enkantea

Igantziko Udalak salgai paratzen du enkante irekian, plegu itxiaren bidez, ondoko oihan probetxamendu hau:

Lotea: 142 haritz amerikar eta 4 makal Irisarri eta Pagola izeneko alderdietan, 110 metro kubiko zur eta 27 metro kubiko egur egiten dutenak.

Hasierako prezioa 5.621 eurokoa da.

Enkantean parte hartu ahal izateko Enpresaren Sailkapen Agiria eta udal gordailuzaintzan hasierako prezioaren % 5, behin-behineko fidantza gisa, utzi izanaren gordekina aurkeztu behar dira.

Proposamenak, behean erantsitako ereduaren araberakoak, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik, hamabost laneguneko epean. Pleguak hurrengo laneguneko eguerdiko hamabietan irekiko dira.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Igantzin, bi mila eta biko azaroaren hogeita seian. Alkatea, Eduardo Migelena Legasa.

PROPOSAMEN EREDUA

.............. J/A, ..............(e)ko bizilaguna, helbidea ..............(e)an duena, nire izenean edo ................ enpresa ordezkatuz, Enpresaren Sailkapen Agiria .................. zk.koa baitu. Adierazten du Igantziko Udalak ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izan duela eta .... zk.ko loterako ........... (letra eta zenbakitan) ........... zenbatekoa eskaintzen duela, paratutako baldintzei hertsiki atxikiz.

(Tokia, eguna eta sinadura) __ __ A0213071 __

Iragarkiaren kodea: