III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
D O N A M A R I A
2003ko karga-tasak
Donamariako Udalak, 2002ko urriaren 31ko osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, 2003. urterako honako karga-tasa hauek ezartzea erabaki da:
1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,16.
2._Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,27.
3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 2.
4._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarririko gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga tasa: % 20.
5._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
Erabaki hauek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
6._Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal dela:
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik; aldez aurretik, kasua bada, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.
Donamarian, bi mila eta biko azaroaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina. __ __ A0213039 __
Iragarkiaren kodea: