III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
PETILLA DE ARAGON
Lehiaketa, "Igorlearen luzapena, Imhoff tanga eta sarbidea, Petilla de Aragónen" izeneko obrak adjudikatzeko
Petilla de Aragóngo Udalak lehiaketa publikorako deia egin du, honako obra hauek adjudikatzeko: "Igorlearen luzapena, Imhoff tanga eta sarbidea, Petilla de Aragónen".
Xedea: aipatu obrak egitea.
Aurrekontua: 89.042,68 euro (BEZa barne).
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.
Adjudikatzeko prozedura: irekia.
Izapidaketa: presakoa.
Lanak egiteko epea: zortzi (8) aste.
Proposamenak non eta noiz irekiko diren: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bigarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.
Proposamenak aurkezteko epea: Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Gainerako baldintzak klausula administratiboen pleguan eta proiektu teknikoan zehazten dira. Biak ere interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan eta Iruñeko Pio XII.aren etorbidean (19 zenbakia, solairuartea, A).
Petilla de Aragónen, bi mila eta biko urriaren hemezortzian. Alkate udalburua, Paulino Rived Murillo. __ __ A0213036 __
Iragarkiaren kodea: