151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Obrak kontratatzeko lehiaketa publikoa

Kontratuaren xedea: hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura berritzeko lanen 2. fasea Leatxeko Udalean.

Kontratatzeko era: lehiaketa publiko irekia.

Lizitazioaren aurrekontua: 321.407,32 euro, B.E.Z. barne.

Enpresaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, D kategoria, zoladura lanetarako; sareetarako, berriz, E taldea, 1. azpitaldea, D kategoria.

Lanak egiteko epea: lau hilabete.

Proposameak non eta noiz aurkeztu: Leatxeko Udalaren erregistro orokorrean edo Oibarko Udalaren idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita seigarren egun naturaleko hamabiak arte, kontratua arautuko duten administrazio baldintza partikularretan agertzen den eranskinarekin bat. Egun baliogabean edo larunbatez bukatzen bada epea, luzatu eta ondorengo lehen egun baliodunean amaituko da, ordu berean.

Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen erakutsi beharko du, faxez edo telegramaz Udalera idazkia bidalita; aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduetarako Udal honen erregistroan egon beharko da idazki hori. Baldintza hauek bete badira onartuko da proposamena, bestela ez.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean irekiko ditu Kontratazio Mahaiak, Udalaren bulegoetan ireki ere. Egun hori baliogabea edo larunbata bada, ondorengo lehen egun baliodunean irekiko dira proposamen ekonomikoak, ordu berean.

Kontratista interesatuek proiektu teknikoaren kopia, proiektuaren prezioak eguneratzeari buruzko eranskinarena eta klausula ekonomiko-administratiboen pleguaren kopia lortuko dituzte, euren kontura, "Ulzama Digital" kopia-dendan (Iturrama kalea, 9, 31007, Iruña), aldez aurretik 948-196688 telefonora deituta.

Leatxen, bi mila eta biko azaroaren hamabian. Alkatea, Javier Iribarren Pérez. __ __ A0212400 __

Iragarkiaren kodea: