151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

85/2002 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Dora Mainer Pérez andrea, Gizarte Ongizatearen Institutuko Haur eta Gazteriarentzako Atalean, Arazo Sozialak dituzten Adingabekoei Laguntza Emateko Bulegoburu kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak

AGINDU DU:

1. Dora Mainer Pérez, Arazo Sozialak dituzten Adingabekoei Laguntza Emateko bulegoburua Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Haur eta Gazteriarentzako Atalaren mende, bere kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2002ko urriaren 31n galduko du kargua.

2. Foru Agindu hau igortzea interesatuari, Nomina Bulegora, Langileri Zerbitzuko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutura eta horren Gizarte Baliabideen Atalera eta Haur eta Gazteriarentzakora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hamarrean._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria. Calixto Ayesa Dianda. __ __ A0211792 __

Iragarkiaren kodea: