145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ezarritakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Mosaicos San Cristóbal, S.L. Jarduera: baldosak egiteko industri nabea. Tokia: Sargaitz industrialdea, Lurgain lurzatia.

Uharte-Arakilen, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza. __ __ A0211731 __

Iragarkiaren kodea: