145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko urriaren 7koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, "Lantegui" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea (521 NA) deuseztatzeko erabakia Nafarroako Erregistro Liburuan inskribatzeko eta "Valle de Odieta, Sociedad Cooperativa Limitada" entitate irenslearekin bat egiteko agintzen duena.

Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuarekin, hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Aginduarekin, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuarekin, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak atxikitzeari buruzko otsailaren 7ko 40/1986 eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretuekin bat, eta Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuaren adostasun txostena ikusirik;

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 521 NA kodea duen "Lantegui" Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateko bazkideek 2001eko abenduaren 15eko Batzar Nagusian harturiko Erabakiari adostasun txostena eman eta erabaki hura Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzeko agintzea. Batzar Nagusi hartan aho batez erabaki zen '"Valle de Odieta, Sociedad Cooperativa Limitada" entitate irenslearekin bat egitea eta beraz 521 NA kodea duen "Lantegui" Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, entitate irentsia, deuseztatzea. Irenspen horrek 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du indarra. Erabakia Juan Francisco López Arnedo notario jaunak baimenduriko eskrituran argitaratu zen, Iruñean, 2002ko maiatzaren 6an. Protokoloan 792 zenbakia du.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesatuari eta Estatuko Administrazioari, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren zazpian._Zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo. __ __ A0211561 __

Iragarkiaren kodea: