145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

UE1, UE2, UE3, UE4 eta UE5 unitateen borondatezko birzatiketa proiektuaren hasiera batean onetsirik

Aranguren ibarreko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen bi mila eta biko azaroaren hogeita bian, UE1, UE2, UE3, UE4 eta UE5 exekuzio unitateen borondatezko birzatiketa proiektua hasiera batean onesteko. Unitateok Mutiloagoitiko herrigunearen ekialdean daude eta proiektua Aranguren ibarreko Udalaren hirigintzako arauen 19. aldaketari dagokio.

Argitaratzen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169.2.b) artikuluan xedatutakoa betez, edozein interesatuk espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Mutiloabeitin, bi mila eta biko azaroaren hogeita bian. Alkatea, Manuel Romero Pardo. __ __ A0212777 __

Iragarkiaren kodea: