145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

2003. urteko karga-tasak onetsirik

Villatuertako Udalak, 2002ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatua betez, ondokoa erabaki zuen aho batez, 2003ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,2236 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,5610 izanen da.

3. Ez da aldaketarik izanen jarduera ekonomikoen gaineko zergan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan eta hirilurren balio igoeraren gaineko zergan.

Erabaki horren aurka honako errekurtso hauetakoren bat jar daiteke:

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

_Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Villatuertan, bi mila eta biko azaroaren hamahiruan. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra. __ __ A0212645 __

Iragarkiaren kodea: