145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Pitillasko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza behin betikoz onetsirik. Akats zuzenketa

Pitillasko Udalak, 2002ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen:

1. Pitillasko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza behin betikoz onestea.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko erabakia hartzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Horrela, bada, erabaki hori 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, aurtengo ekainaren 28an, baina onespenarekin batera ez zen argitaratu aldaketaren testu osoa.

Hortaz, akats hori zuzentzeko, aldaketaren testua ematen da argitara, uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluak aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, bi mila eta biko urriaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

E R A N S K I N A

31.2. artikulua.

Herritarrendako zuzeneko esleipeneko loteei aplikatu beharreko koefizienteak honako hauek dira:

_Famili unitatearen dirusarrera garbiak lanbidearteko gutxieneko soldataren halako 2 edo txikiagoak badira, koefientea: 1,8.

_Famili unitatearen dirusarrera garbiak lanbidearteko gutxieneko soldataren halako 2tik 3ra bitartekoak badira, koefizientea: 1,6.

_Famili unitatearen dirusarrera garbiak lanbidearteko gutxieneko soldataren halako 3tik 4ra bitartekoak badira, koefizientea: 1,4.

_Famili unitatearen dirusarrera garbiak lanbidearteko gutxieneko soldataren halako 4 baino handiagoak badira, koefizientea: 1.

Famili unitate batean titularra edo kideren bat nekazari gaztea bada, aitzineko koefizientea eta 0,25 koefizientea aplikatuko zaizkio hasierako loteari.

Lau kideko edo gehiagoko famili unitateei, dirusarreretako koefizienteaz gain, 0,3 koefizientea aplikatuko zaie. Koefiziente hori bateragarria izanen da nekazari gazteendako aipatu denarekin

Dirusarrerentzat aipatu diren koefizienteak zehazteko ez beste ezertarako, famili unitatetzat hartuko da eskatzaileak, haren ezkontideak eta seme-alaba adingabeek nahiz ekonomikoki famili unitatearen menean bizi diren helduek osatzen dutena.

Atal hau 2001eko zozketa-banaketan aplikatzeko, ondokoa da lanbidearteko gutxieneko soldata: 1.000.000 pezeta.

Ereduko lotea: 40 erregu. __ __ A0212611 __

Iragarkiaren kodea: