145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

2414/2002 EBAZPENA, urriaren 17koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Cadreitako txerri-gizendegirako proiektua, Agropecuaria Savao S.I. enpresak sustatua, jendaurrean jartzen duena, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedurari ekiteko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazi duenez, 25 kg.tik 100 kg.ra bitarteko 3.120 txerrikumerendako gizendegia maiatzaren 8ko 6/2001 Legeko I. eranskineko 1. taldeko e) atalean sarturik dago. Lege haren bidez Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko 1302/1986 Errege Dekretua aldatu zen. Hori dela-eta, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozeduraren arabera izapidatuko da.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3. artikuluko 1.b) idatz-zatiarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Cadreitako txerri-gizendegirako proiektua, Agropecuaria Savao S.I. enpresak sustatua, hogeita hamar egun baliodunetan jendaurrean jartzea, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedurari ekiteko.

Hartarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko 1. oinean) eta Cadreitako Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betetzeko Erregelamenduaren 22. artikuluan ezarririkoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Cadreitako Udalari eta sustatzaileari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamazazpian._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego. __ __ A0211551 __

Iragarkiaren kodea: