145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea: Urritxabal parajean, 3.072 intsinis pinu, 1.277,21mü egiten dutenak.

Mozketa modua: entresaka.

Hasierako prezioa: 21.457,13 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun baliodunaren ondorengo asteleheneko eguerdiko ordu bata arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu, eta ondoko ostiraleko eguerdiko ordu batean irekiko dira proposamenak.

Epe horietako bat egun baliogabea bada, hurrengo astelehenera arte atzeratuko da, ordu berean.

Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

_Enpresaren sailkapen agiria.

_Hasierako prezioaren % 2 fidantzatako jarri izanaren ordezkagiria.

_Proposamen ekonomikoa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude.

Goizuetan, bi mila eta biko azaroaren hamaikan. Alkatesa, Maria Pilar Untxalo Salaberria. __ __ A0212712 __

Iragarkiaren kodea: