145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Gizarte-larrialdietarako dirulaguntzen oinarri erregulatzaileen aldaketa onestea. 2002ko ekitaldia

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2002/11/13an emaniko RAL (2/SS) ebazpenaren bitartez dirulaguntzen oinarri erregulatzaileen aldaketa onetsi zuen.

1._Aipatu oinarriak 8.5 puntuan aldatzea; izan ere, dirulaguntza hauen gehienezko zenbatekoari 12.020 euro gehituko zaizkio. Horrenbestez, ondokoa esaten duen tokian:

Dena dela, dirulaguntzak emanen dira bakarrik, baldin eta horretarako kreditu eskuragarririk badago, indarra duen aurrekontuan. Izan ere, dirulaguntza hauetarako aurreikusitako gehienezko zenbatekoak 65.755 euro jotzen du.

Ondokoa esan behar du:

Dena dela, dirulaguntzak emanen dira bakarrik, baldin eta horretarako kreditu eskuragarririk badago, indarra duen aurrekontuan. Izan ere, dirulaguntza hauetarako aurreikusitako gehienezko zenbatekoak 77.775 euro jotzen du.

Eskaerak aurkezteko: Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorreko auzo unitateetan, betiere eskatutako agiriekin batera, 2002/12/31ra bitarte.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde. __ __ A0212709 __

Iragarkiaren kodea: