145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Udaleko Gobernu Batzordeak 2002ko azaroaren 12an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordearen datako eguneko akta, hain zuzen ere Nekazaritza-Herrilurrak bulegoko arduradun den María Angeles Ojer Sánchez andreak luzatutako txostenari buruzkoa, bertan adierazten baita ondoko bazkatokiak herritarren artean adjudikatzeko prozedura amaitu dela:

_Valdelobos.

_Solrio.

_Vaquero-Camona.

Bazkaleku horiek eman gabe gelditu direnez, Tafallako herriko belar eta uren adjudikazio eta aprobetxamendua arautzen duen ordenantzak ezartzen duenari jarraituz, enkante publikoa eginen da, indarrean den araudiari eta ordenantza horretan aplikagarria den orori jarraituz.

Horrenbestez, erabaki da:

Luzatutako txostenarekin ados egonik, enkante publikoa eginen da aipatu bazkalekuak adjudikatzeko, baldintza hauei jarraituz:

Adjudikatzerako urte hasiera izanen denez, ordaindu beharreko zenbatekoak hainbanatu behar dira. Kasu honetan 9 hilabeteri dagozkionak izanen dira; beraz, ordaindu beharrekoa hau da:

Hasierako prezioa:

_Solrio bazkalekua (eskortarik gabea): 236.250 pezeta.

_Valdelobos bazkalekua (eskortarik gabea): 333.750 pezeta.

_Vaquero-Camona bazkalekua (eskortarik gabea): 431.919 pezeta.

Argitalpena: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean argitaratzen den egunkari batean edo batzuetan, enkantea eginen den eguna baino hamabost egun natural arinago gutxienez.

Epea: 9 hilabete.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, bi mila eta biko azaroaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina. __ __ A0212708 __

Iragarkiaren kodea: