145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa, Udalaren menpeko Los Sauces ikastetxe publikoa garbitzeko kontratua adjudikatzeko

Gobernu Batzordeak hil honetako 13an hartu erabakiaren bitartez, baldintzen plegua onetsi zen, hain zuzen ere, Udalaren menpeko Los Sauces ikastetxe publikoa garbitzeko 2003ko kontratua adjudikatzeko lehiaketarako, urtero 122.471,24 euroko (20.377.500 pezeta) gehieneko zenbatekoarekin, BEZa barne.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, baldintzen pleguari jarraituz. Plegua udal bulegoetan egonen da eta interesa dutenek haren kopiak eskura ditzakete.

Barañainen, bi mila eta biko azaroaren hamabostean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés. __ __ A0212560 __

Iragarkiaren kodea: