145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T X U L A P A I N

Oihan enkantea ehuneko hamar merkeago

Udalak, behar den baimena izanik, enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez eta ehuneko 10 merkeago, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea._3.402 larizio pinu, 246 metro kubiko zur eta 315 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa 5.297,16 eurokoa da. Aprobetxamendua Usiko Kontzejuko herrilurretan dago, Oiarko mendian, San Urbano parajean.

2. lotea._690 larizio pinu, 1.229 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa 39.885,97 eurokoa da. Aprobetxamendua Usiko Kontzejuko herrilurretan dago, Oiarko mendian, El Robledal parajean.

Enkantea 2002ko abenduaren 21ean eginen da, 12:00etan, Txulapaingo Udaletxeko Bilkura Aretoan, Markalainen.

Enkantea arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboak udal bulegoetan daude eta enkantea hasi baino lehen irakurri egingo dituzte.

Txulapainen, bi mila eta biko irailaren hamaseian. Alkatea, José Aldaz Gascue. __ __ A0212377 __

Iragarkiaren kodea: