145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Goizuetako Udalerriko Arau Subsidiarioen aldaketa zehatza. Hasierako onarpena

2002ko azaroaren 8an eginiko osoko bilkuran, Udalbatzak erabaki zuen Goizuetako Arau Subsidiarioen aldaketa zehatzari hasierako onespena ematea. Goizuetako katastroko 4. poligonoko 355. partzela herrilur bezala klasifikatzeari dagokio aldaketa hau, eta Juan Loyarte Salaberria jauna da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean gelditzen da hilabete batez Udaletxean ikusteko, interesatuek aztertu eta hala bada, egokiak deritzeten alegazioak aurkez ditzaten.

Hori dena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluak 108. artikuluarekin erlazionatuz ezarritakoaren arabera.

Goizuetan, bi mila eta biko azaroaren hamaikan. Alkatesa, María Pilar Untxalo Salaberria. __ __ A0212337 __

Iragarkiaren kodea: